BESTELAKOAK

“Ilargia esnatu da” liburuari buruzko erakusketa Tolosan

Iraia Okina ilustratzaileak, Joxantonio Ormazabal idazlearekin batera, eginiko Ilargia esnatu da liburuko irudiek osatzen dute 2013ko urtarrilaren 26ra arte Tolosako Aranburu jauregian ikusgai dagoen erakusketa. Erakusketa iragan abenduaren 14an inauguratu zen.

Ormazabalen poesia eta Okinaren irudi koloretsuek bat egiten duten liburu honetan. Argitaletxearen arabera, “haren ilustrazioek eman diote ipuinari idazlea bilatzen ari zen poesia eta kolorea. Bizitzaren eta heriotzaren misterioari poesiaz eta sentimenduz betetako erantzuna eman diote Joxanek eta Iraiak ipuin honetan”.

Iraia Okina Arte Ederretan lizentziatua da eta pinturan eta ilustrazioan aritzen da. Esate baterako, Karlos Santistebanen Irudimena hegan liburuko irudiak berak egin ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button