LITERATURA

Suspenseko narrazio txundigarria

Karlos Linazasororen 6012 (Erein) izeneko eleberria aurkeztu dute gaur goizen Donostian. Suspense estiloko narrazioa idazti du oraingoan idazle tolosarrak.

Narrazioan hauxe kontatuko zaigu: “1978ko martxoaren 28a. Gau erdian, T.-tik pasatzen den 6012 zenbakidun merkantzia trenak, errailetatik irten, eta lehergailu bat utzi du trenbidearen erdian: 55 tona azido zianhidriko daramatzan zisterna bat. Ia probintzia osoa desagerrarazteko indarra duen bonba bat. Lehen azterketen arabera, zisternak lehertzeko arrisku handiak ditu. Ezin liteke bertatik milimetro bat ere mugitu. T.-ko presidentearen agindupean, segituan jartzen dira martxan larrialdietarako gizatalde eta protokolo guztiak. Era berean, T.-ko biztanleriak laster jakiten baitu istripuaren berri, beldurra eta psikosia pizten dira herrian, kaos ezin esan ahalako bat. Agintari zein teknikoek lanean diharduten bitartean, T.-ko biztanle askok eta askok, izuak hartaraturik, beren etxeak uzteko erabakia hartzen dute. Egun osoa pasako dute trenbidean lanean, eta ilunabar arte inork ez du jakingo zisternarekin zer gertatuko den”.

Garaiko giro politiko-sozial nahasi eta izugarriak ere berea jartzen du suspenseko nouvelle txundigarri honetan, pertsonaien arteko harremanak zipriztinduz, batzuen makurrak eta besteen elkartasun sentimenduak bistaratuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button