LITERATURA

Susa argitaletxeak Durangoko Azokara eramango duen uzta

Susa argitaletxeak Durangoko Azokan aurkeztu dituen liburuen zerrenda iragarri du; eleberriak, ipuin-bildumak eta poesia-lanak jarriko ditu salgai.

Hala, eleberriei dagokienez, Xabier Montoiaren Azken Afaria izango da nobedade garrantzitsuenetako bat. Liburu hori, gainera, ez dute oraindik aurkeztu; izan ere, azaroaren 28an (osteguna) aurkeztuko dute Donostiako Udal Liburutegi sotoan.

Oraindik aurkeztu ez duten bigarren lana Arrate Mardarasen Pendrive ipuin-bilduma da. Mardarasek, hain zuzen ere, azaroaren 27an aurkeztuko ditu kontakizun horiek Donostiako Udal Liburutegian.

Aipatzekoa ere bada, Beñat Sarasolak zuzendu duen Munduko Poesia Kaierak; 2014an izenburu bereko antologietan agertuko diren idazleen poema laginekin osatu du 64 orrialdeko “prototipo” hori Sarasolak. Abenduaren 2an, egitasmo poetiko horren xehetasun guztiak azalduko ditu idazle donostiarrak, Donostiako Udal Liburutegian.

Susa argitaletxearen nobedadeen usta ondoko lanekin osatzen da: Parisen bizi naiz (Koldo Izagirre, poesia) eta Euli-giro (Uxue Alberdi, ipuinak). Horiei udaberrian argitaratutakoa gehitu behar zaizkie: Kristalezko begi bat (Miren Agur Meabe, nobela); Alkasoroko Benta (Mikel Taberna, nobela); eta, azkenik, Elkartasun basatia (Oier Guillan, poesia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button