MUSIKA

Sumisión City Bluesek oholtza gainetik esango du agur

Gasteizko Sumisión City Blues rock taldeak jotzeari utziko dio. “Gure bandaren historia amaitu da. Arazo pertsonalak eta artistikoak tarteko, erabaki triste eta adostu hau hartu dugu”.

Halere, taldeak behin betiko agurra esan baino lehen, 10 kontzertu eskainiko ditu, Señor No taldearekin erdibana argitaratu berri duen binilozko singlea aurkezteko eta bidenabar, zaleak agurtzeko.

Lehenengo kontzertu gaur bertan izango da Señor Norekin, Donostiako Doka aretoan; bihar, ostirala, Berangon izango da, Señor No eta The Ribbons taldeekin, eta larunbatean Oñatiko Antixena gaztetxean izango dira.
2019ko urtarrilaren 4an, Helldoradon joko du, Señor No eta Vietcong 68 taldeekin; 5ean, Madrilgo Wurlitzer aretoan, Señor Norekin, eta 6an, Burgosen, Señor Norekin.

Urtarrilaren 11n, Euskal Herrira itzuliko dira arabarrak, Arrasateko gaztetxera hain justu, Señor Norekin; 18an, Barakaldoko Mendigo aretoan joko dute, Tiparrakers taldearekin; otsailaren 2an, Iruñeko Totem aretoko agertokian izango dira, Señor No eta NCCrekin; eta, azkenik, 9an, Gernikako Iparragirre lokalean izango dira, NCCekin.

Gasteizko Sumisión City Blues rock taldeak, bestalde, El Evangelio según Sumisión City Blues izenburuko lana plazaratu zuen iazko maiatzean. Diskoak 19 kantu biltzen ditu. Bost kantu berriak dira, eta gainerako guztiak han eta hemen grabatutakoak dira, bilduma, single eta abarretan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button