MUSIKA

Sourvein metal banda estatubatuarrak Tolosan joko du asteazkenean

Sourvein stoner eta sludge talde estatubatuarrak Tolosako Bonberenean joko du asteazkenean, 20:00etatik aurrera. Kontzertuaren promotore Gure Hitzakek jakinarazi duenez, estilo horietan aitzindari den taldeak 25 urte bete ditu. Etzi, duela bi urte argitaratutako Aquatic Occult (Metal Blade) diskoa aurkeztuko du.

AEBetako hego aldean eratutako metal talde pisutsu eta ilunen harrobian sortutako talde klasiko eta beteranoa da Sourvein, besteak beste, Pantera, Eyehategod eta Buzzoven bandekin batera.

Ipar Carolinan eratu zen taldea 1993an. Zenbait single eta EP argitaratu ostean, 2000 urtean estreinako lan homonimoa grabatu zuen New Orleans hirian, Eyehategod taldeko Jimmy Bower-en gidaritzapean. 2002an, bigarren diskoa grabatu zuten estatubatuarrek. Baina bi disko horietan parte hartu zuen Liz Buckingham gitarra-jotzaileak taldea utzi zuen, Electric Wizards britainiarrei gehitzeko.

Hala, hirugarren lana plazaratu zuten, Black Fangs, eta 2016an, aipatutako Aquatic Occult. Azken horretan Amebix eta Lamb of God taldeetako kideek parte hartu dute, eta Corrosion of Conformity taldeko baxu-jotzailea aritu da teknikari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button