LITERATURA

Sormenaren geografiara itzulera

Bihar, apirilak 26, Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatzen dituen Literatura Topaketak saioaren barruan, Asier Serrano idazleak Sormenaren geografiara itzulera izeneko hitzaldia egingo du, 19:00etatik aurrera.

Asier Serrano euskal idazle eta musikaria da. Literaturan ia genero guztiak jorratu ditu eta musikagintzan Lorelei taldeko gidaria izan zen, eta gero, bakarkako lanari heldu zion hiru disko eginez: Ez esan inori, Gerrari bai eta Hoteleko kantuak.

Literaturaren esparruan oso idazle porrokatua izan da beti. Eskuetan mapak, Erlojugilea, eta Abisalia izeneko narrazioak publikatu ditu, bai eta ondoko poesia lanak ere: Bada hiri gorri bat, Picassoren zaldia, Hiri gorritik, Desterratuen piztiarioa, Ate osteko itzalak, Linbotarrak, eta Denen mina da nirea.

Joan den urtean honako sariak eskuratu zituen: Kutxa Irun Hiria saria Denen mina da nirea poesia bildumarengatik; Espainiako Kritika Saria, euskarazko poesiaren sailean, Linbotarrak liburuagatik; eta Euskarazko Euskadi Saria Linbotarrak poesia liburuagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button