ARTEA

Sorkuntzan eta esperimentazioan sakontzeko xedez

Bilboko Michel Mejuto galeriak Equipo 57 izeneko erakusketa paratu du martxoaren 29ra bitartean. Agustin Ibarrola, Angel Duarte, Pepe Duarte, Juan Serrano eta Juan Cuenca dira talde horretako partaide batzuk.

Talde artistiko hori 1957an sortu eta bide-urratzailea izan zen. Bere helburua, sorkuntzan eta esperimentazioan sakontzea izan zen, eta makina bat artista bildu ziren bertan. Talde hartatik   Agustin Ibarrola, Angel Duarte, Pepe Duarte, Juan Serrano eta  Juan Cuenca dira oinarrizko kideak.

Michel Mejuto galeriako erakusketan 23 obra bildu dira, eta tartean, olioak eta eskulturak daude, eta horiei esker, taldearen ibilbide artistikoa zertan den hobe ulertuko da. Horren kariaz, katalogo bat ere inprimatu da, eta bertan, Geraldine Mercier eta Ángel Llorente adituen testuak sartu dira.

Talde haren istorioaz gehiago jakin nahi baduzue….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button