ESZENA

Sorkuntza sustatzeko “Bertatik Bertara 2020” deialdia

Bilboko eta Santanderko udalak bi hirien arteko kultur harremanak sendotzen ari dira aspalditik Bertatik bertara izeneko programarekin.  Aurtengo akordio horrek lau kultur proiektu garatuko ditu, hirietako kultur edo sorkuntza sektorea indartzeko.

Hala, Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Santander Creativa (FSC) fundazioak proiektuen poltsa bat eratzeko deialdia egin dute, bi hiriek 40.000 euroz horniturik erdibana. “Lau proiektu hautatuko dira, eta bakoitzari 10.000 euroko aurrekontua esleituko zaio. Hiri bakoitzak lau proiektu horietako bina diruztatu eta garatuko ditu, eta, denak ere, hiri batean edo bestean gauzatuko dira, bakoitzaren kultur programazioari erantsiko zaizkiolarik; bi hirietarako jarduerak proposatzen dituztenak lehenetsiko dira”.

Onartuko diren kultur proiektuak berritzaileak izan beharko dira, eta bi hirietako kultur agenteen artean lan harremanak eta sareak sortzeko eta eratzeko helburua izango dute, beti ere Santanderko eta Bilboko kultur programazioa aberastuz.

Apirilaren 8ra arte izango da proposamenak aurkezteko epea. Eskaria egiteko eta programako oinarriak hemen kontsultatu ahal dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu