IKUS-ENTZUN

Zine arraroa Artelekun

Zer ari da pasatzen zinema/ikus- entzunezko garaikidean? Generorik gabeko filmak, amaiera gabeak, ausartak, eskuekin eginak, mugikorrarekin, kamerarik gabe, koloretan, kolorerik gabe, zeluloide gainean pintatuak, punkiak, ikusezinak, mutuak, musikalak.  Filma izateko beldurrik ez duten filmak: arraroak, ez hain arraroak, txikiak, izugarriak eta sailka ezinak.

Gaurko ikus-entzunezkoaren ikusmira bat proposatzen du MAPA kolektiboak: lehenengo topaketetan zinemagintzan diharduten kolektiboen funtzionamendua ezagutu nahi da, ekoizpen modu
periferikoak ikusi, zuzenean sortzaileekin hitz eginez: zinema indibidualetik, taldean eginikora, programatzaileak, zinemaldiak eta banatzeko plataforma berriak ere ezagutuz.
Egiten hastea da lema, esperimentatu, ekoizpenaren mugak inportatu gabe, ezta amaiera borobilak ere.

Bost egunetan proiekzioak eta hitzaldiak, oinarrizko galdera baten inguruan: Zer da hau? Hau filma bat da.

Zer-non jakiteko Artelekun begiratu beharko duzue.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button