LITERATURA

Norberaren autonomia krisian

Eduardo Apodakak gaur aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian Norberaren autonomia krisian (Pamiela) izeneko lana. Obra hau, Juan Zelaia Saria izan zen joan den urtean.

Pamielak berak bidalitako oharrean, liburu berri honen gaineko apunte hauek irakurri ahal izan ditugu: “Lanak gure garaiko muntazko gaia jorratzen du, trinko, haatik: norberaren autonomiaren kontzeptu eta auzia postmodernitatean. Zabaltzen eta praktikan indartzen ari den ikuspegi antisozialen aitzi, egileak norberaren autonomia gizartean garatzearen ideia aldarrikatzen du, ez jendartetik at, haren baitako tentsio eta dinamikan baizik; eta dena, asmanez eta gaitasunez, bibliografia oparo eta puntakoan oinarriturik”.

Eduardo Apodaka (Bilbo, 1965) Filosofian lizentziatua eta Soziologian doktorea izanagatik ere, Psikologia Sozialeko irakaslea da UPV-EHU 1999 urtetik. Euskal identitatea ikertu zuen tesian eta hauek izan dira gehien landu dituen ikergaiak: indibiduoa, identitatea, euskaltasuna, boterea, legitimitatea…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button