ARTEA

“Ikuspegi Feministak Ekoizpen Artistikoetan”

Urriaren 24tik 26ra bitarte, Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teoriak izeneko ikastaroa egingo da AlhóndigaBilbaon; Xabier Arakistain komisario eta arte-kritikariak eta Lourdes Méndez Artearen Antropologiako katedradunak zuzendu dute ikastaroa.

AlhóndigaBilbaok jakinarazi duenez, “Ikastaroak, alde batetik, ikertzaile feministek sexista ez den jakintza eraikitzen jarraitzeko aurre egin beharreko arazo historikoak, teorikoak eta politikoak lantzen ditu, eta, bestetik, ‘arte’ instituzioaren alde guztiak zalantzan jartzen dituzten praktika artistikoak aztertzen ditu, desberdintasun sexualaren irudikapen nagusien kritika nabarmenduta”.

Programaren baitan hitzaldiak nagusituko dira: María Xosé Agra, Kajsa Dahlberg,  Soledad Novoa, Margaret Harrison, Carol Duncan, Haizea Barcenilla eta Marie-Josèphe Bonnet.

Informazio gehiago: alhondigabilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button