ESZENA

“Soka” erakusketa, Baionan ikusgai

Irailaren 22a arte, Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ibiltaria Baionako eta Euskal Herriko artxibotegian ikusi ahalko da. Soka, Euskal dantzaren urratsetan erakusketa Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak duela hiru urte Gipuzkoako Aldundiaren eta Donostia 2016 Fundazioaren laguntzarekin ekoiztutako erakusketa da.

Lau hizkuntzatan aurkezten da (euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa), eta 400 argazkitik gora biltzen ditu; Euskadiko Filmategiko altxor batzuk ikusi ahal dira, esaterako, Robert Capa-k (Endre Friedmann, 1913-1954) 1951ko abuztuan Saran harrapatutako bost argazki, bai eta New Yorkeko International Center of Photography zentroak utzitako balio handiko dokumentu eta beste artxibo arraro batzuk ere. Aberastasun guztia jendearen esku uzteko, ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak, kuadro numerikoak, ordenagailuak eta bideoproiekzio eremuak ere erabili dira.

Azpimarratzekoa da bestalde, EKE-k sorturiko Eleketa ahozko memoriaren bilketaren karietara euskal dantzaren inguruko lekukotasun grabatu mordo bat ikusgai izango direla erakusketan. Halaber, erakusketaren partaide den Euskadiko Filmategiko altxor batzuk ere pantailaratuko dira bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button