IKUS-ENTZUN

“Oreina”, Koldo Almandozen filma nazioarteko lehiaketetan jo eta su

Koldo Almandozen Oreina filma Kolonbiako, Frantziako eta Uruguayko nazioarteko jaialdietan parte hartzen ari da. Iparraldeko hainbat zinema aretotan (Donibane Lohizune, Donapaleu, Hendaia, Maule, Baiona, Kanbo eta Donibane Garazi) estreinatu  ostean,  Oreina Norvegiara iritsi da aste honetan, Trondheim hirira hain zuzen, Kosmorama Trondheim Nazioarteko Zinemaldian hartu du parte. Koldo Almandoz zuzendaria hainbat emanaldietan egongo da filma aurkezten.

Martxoaren 7, 8 eta 10ean berriz, Kolonbian ospatzen den Cartagena de Indiaseko nazioarteko zinemaldian (FICCI) dago, Migración y mestizaje sailaren barruan ikusgai. Eta datorren astean, martxoaren 13tik 27ra Lyon-Villeurbanne herrian ospatzen den 35. Festival Reflets Cinéma Ibérique & Latino-Americanen barruan ere ikusiko da.
Beste aldetik, Nantesko Espainiako Zinema Jaialdian lehiaketan parte hartzeko hautatua izan da filma. Bere 29. edizioa martxoaren 28tik apirilaren 7ra arte izango da.

Eta apirilean bere bideari ekingo dio. Apirilaren 17 eta 27 bitartean, filma Uruguayko 37. edizioko Nazioarteko Zinemaldira joango da.

Oreina Txintxua Filmsen ekoizpen bat da, ETBren, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta ICAA Espainiako Zinematografiako eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren babesarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button