LITERATURA

Ziztaka Kontakizun Lehiaketa, Irunen

Ziztaka ekimena Irunen euskara eta kultura sustatzeko asmoz sortu zen duela pare bat urte. Euskarak herrian bizi duen egoerari buelta ematea eta herriko kultur sortzaileei haien sorkuntzak plazaratzeko espazioa eskaintzea du helburu. Aurten espazio horren beharra aldarrikatzeko hainbat ekimenez jositako Kulturakada zikloa jarri dute abian. Ziklo horren baitan sortu da I. Ziztaka Kontakizun Lehiaketa, 16 urtetik gorakoentzat.

Honakoak dituzue betebeharrak: lanak euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu, beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatur sormenerako laguntzaren bat jasoa duen idazlanak. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak.
Gaia libreko kontakizunak gehienez 2000 hitz izango ditu, eta pdf formatuan egon behar du.
Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, beste dokumentu bat bidali beharko da, bertan, idazlanaren izenburua, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, eta sinadura agertuko dira.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 12an amaituko da. Sari banaketa ekainean egingo da, Ziztaka egunean. Egun horretan banatuko da sari: 300€ eta liburu sorta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button