LITERATURA

Fernando Morillo idazleak Gaumin argitaletxea abiatu du

Fernando Morillok Gaumin argitaletxea aurkeztu zuen atzo Donostian. Kultur industriaren egoerak eraman du euskal idazlea enpresa abentura berri honetan sartzera: “Zenbait gauza ezberdin,eta ezberdinki, egin daitezke. Egin behar dira. Kultur industria perbertsoa delako eta gaixorik dagoelako”, esan du.

Marko panpinak trapuzko amets ipuina izan da lehen argitalpena, 15 urtetik beherakoei zuzendua. Horrekin batera, publiko guztiarentzat diren hiru nobela plazaratu ditu: Izuaren pasabidea, Hildakoei esker eta haien erruz eta Deabruaren letaginak. Misteriozko beste eleberri bat ere prest dauka kaleratzeko, Abbadiaren sekretua izenarekin.

Berria egunkarian irakurri izan dugunez, kultur industria “gaixo” dago eta “maltzurra” da. Ondorioz Gaumin eratu du, liburuak “askatasun osoz” plazaratzeko.

Idazleak, gainera, argitaletxeei leporatu die ideia berritzaileak plazaratzekO ausardiarik ez izatea: “Horregatik, nire argitaletxe propioa egitea erabaki nuen. Helburu nagusia idazleak buruan dituen ideiak gauzatzeko askatasun osoa ematea da, eta baita diseinuan eta ekoizpenean parte hartzeko aukera izatea ere”. Teknologia berriei esker, liburu elektronikoak eta audio liburuak ere egin ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button