ESZENA

“Semea pixka bat motelago dabil soilik” antzezlana, Donostian ikusgai

Tanttaka konpainiaren Semea pixka bat motelago dabil soilik oholtzaratuko da otsailaren 24an, Donostian, Victoria Eugenia Antzokian.

Fernando Bernuések zuzentzen du Tanttakaren muntaia berria eta honako antzezle hauek parte hartzen dute: Miren Arrieta, Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernandez, Ander Iruretagoiena, Xabi Jabato Lopez, María Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz eta Dorleta Urretabizkaiak.

Lanaren sinopsia hauxe duzue: Beste askoren antzera, Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan. Bere baitako deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba, senar disidentea eta, batez ere, Branko semea zaintzen dituen bitartean (Brankok endekapenezko gaixotasun izengabe bat du, eta mugitzeko ahalmena ari da galtzen). Gaur 25 urte bete ditu Brankok, eta bere familia “akastunak” (gaur egun “disfuntzional” esango genioke) urtebetetze-festa antolatu du. Aukera paregabea izango da noizbait garrantzitsua izan zen guztiari buruz hitz egiteko, beti kontuan izan beharko genukeenaz mintzatzeko, betiere umorez, soiltasunez eta zintzotasun gordinez: oroimena, familia, denboraren iragaitea, ezberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, zoramena, gaixotasuna… Bizitza. Familiaren etxea askotariko espazioa da, eta, bertan, hainbat egoera ikusiko ditugu: batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta beste asko sailkaezinak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button