IKUS-ENTZUN

Hendaia Film Festibaleko film laburren lehiaketa

Hizkuntza eta kultura gutxituak ardatz dituen Hendaia Film Festibala urriaren 16tik 18ra bitarte egingo da. Film laburren lehiaketa ere ondu du Begirada elkarteak, jaialdiaren baitan.

Bada, lehiaketan parte hartu nahi duten zinegileek euren lanak bidali beharko dituzte hil honen 21a baino lehen. Horretarako, ondoko webgunean sartu. Jasotako lanen artean, 30 film inguru hautatuko dituzte, eta festibalean ere proiektatuko dira.

Sariak hauexek izango dira: Nazioarteko film labur onena, Akitania-Euskadiko lan onena, eta Ikusleen saria.

Begiradak Elkarteak hizkuntza minorizatu eta minoritate kultural eta sozialei buruzko nazioarteko Hendaia Film Festival zine jaialdia da. Bi atal izan ohi ditu: batetik, tokiko hizkuntzen eta minoritate sozialen eta kulturalen inguruko 30 film laburrekin osatuko dena; eta bestetik, Akitania eskualdean edota Euskal Herrian ekoiztutako hamar bat lan jasoko dituena.

Informazio gehiago: hendaia-film-festival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button