ARTEA

Santos Bregaña polifazetikoaren erakusketak ateak zabalduko ditu Iruñean

Gaur bertan inauguratuko da Axerizuloa Santos Bregañaren erakusketa, Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Arratsaldeko 19:00etan izango da ateak zabaltzea eta bertan egongo da ikusgai  azaroaren 17ra arte.

Santos Bregaña jatorriz Kroaziakoa bada ere, halabeharrez Iruñean jaio zen, 1965ean. Donostian eta Bartzelonan arkitektura ikasi ostean, Llaia diseinu-tailerra fundatu zuen, 1996an. Orduz geroztik, diseinu grafikoko eta industrialeko proiektuak egiten ditu.

Bregaña connoisseur polifazetikoa da eta arkitektoa den aldetik, dituen ezaguerak eta tradizioa uztartzen ditu bere proiektuetan. Harkaitz Cano idazleak adierazi duenez, “esperientzia bezala sendatze-errituaren antzekoa den literatur storytelling sendo batez inguratzen du egiten duen guztia”.

Perfekzioa aldarrikatzen du bere lanen akaberan eta bere ezaugarriak, “isiltasunaren xehea, asetasunaren arbuioa, klasikoaren eta leunduaren dotorezia” dira, idazlearen iritziz. Santos Bregañak, gutxik bezala, biltzen ditu egungo artistari eskatzen zaizkion ezaugarrietako asko: zeharkakotasuna, elkarlanerako espiritua, etengabeko aldaketa, espiritu kritikoa, lorpen txiki bakoitza zalantzatan jartzea…

Bregañaren lana diziplina ugaritan mugitzen da:  olerkigintza, tipografia, psikomagia, edizio-lana, margolanak, antzerkirako kartelgintza, literatura, gauzen diseinua… eta  “erabilgarria katartiko bihurtzen du, eguneroko objektuak aldatu eta pieza berriak proposatuz.

Erakusketaren ordutegi eta gainerako informazio osoa iruñakulturada web atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button