MUSIKA

Santiago Delgado eta Villapellejos-ek Kaka de Lux omenduko dute

Bihar, ostirala, Izar&Star zikloaren beste hitzordu bat izango da, Bilboko Campos Eliseos antzokian, 21:00etatik aurrera: Santiago Delgado Y Los Runaway Lovers eta Villapellejos musikariek 80ko urteetan Madrilgo Movida mugimendu musikal eta artistikoaren baita jaiotako Kaka de Lux taldearen kantuak moldatu dituzte.

Kaka de Lux mugida madrildarrean eratutako lehenengo taldeetarikoa izan zen, La tentación, Rosario, Toca el pito edo Pero qué público más tonto tengo kantuak grabatu zituen, besteak beste. Hain zuzen ere, Kaka de Lux taldearen atzetik etorri ziren Radio Futura edo Pegamoides.

Bi taldeen harira, Villapellejos bilbotarrak dira, eta garage-punk-a jorratzen dute. Santiago Delgado Y Los Runaway Lovers taldeak, berriz, doo-woop kutsuko rock-and-roll zaharra jotzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button