ESZENA

“Café Bar Bilbao” Teatro Laburreko gidoien lehiaketa

Cafe Bar Bilbaok, Tartean Teatroak lagunduta, Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko Testuen Saria antolatzen du, eta lehiaketaren 21. ediziorako deia egin du. Proposamenak abenduaren 31a baino lehenago aurkeztu beharko dira.

Lehiaketan bi sari izango dira: euskaraz eta gaztelaniaz. Cafe-teatrorako edo formatu txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. Horrek esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak izango direla eta bere ekoizpena eta banaketa ere erreza izan daitekela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabehera. Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.

Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literarioa…) eta antzezgarritasuna; hau da, aurreko arauan apaitutako formatu txikiko antzerki–lanetarako gidoia izatea.

Modalitate bietako saria 750 € izango da, eta Tartean Teatroak lan hauen irakurketa dramatizatua antolatuko du.

Bestelako jakingarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button