IKUS-ENTZUN

Zine independentearen zirkuitua, Tabakaleran

Gaur hasita eta hilean behin, estatuan banaketarik ez duen film bat proiektatuko da Tabakaleran, Zine independentearen zirkuituko emanaldien barruan.

Zirkuitua kultura-zentroei loturiko proiekzio aretoen sare bat da, estatuko areto komertzialetara iristen ez diren nazioarteko zinemaldietako filmak eskaintzea helburu duena. Hala, Tabakalerarekin batera, MUSAC (Museo de arte contemporáneo de Castilla y León), Centro Cultural Niemeyer (Asturias), CGAI (Centro Gallego de las Artes de la Imagen ) eta IVAC (Instituto Valenciano de Audiovisual y Cinematografía) zentroek eskainiko dute zikloa.

Donostian, hileko azken astearteetan izango dira emanaldiak, Antzoki Zaharrean, 20:00etan.  Zirkuituaren osagarri gisa, filmei testuingurua emateko edota filmak ikuspuntu ezberdinetatik lantzeko Tabakalerak B aldea ere eskainiko du, non luzapen moduko bat, zine klub moduko bat eskainiko den.

Tabakalerak zine kritikariak, musikariak, artistak, komisarioak, idazleak,  etab. gonbidatuko ditu, eta uneko filmaren osagarri gisa hitzaldiak, solasaldiak, mini-kontzertuak, ikus-entzunezko materialen emanaldiak, eta bestelakoak eskainiko ditu.

Lehen hiruhilabeteko programa hauxe da: gaur berton, urtarrilak 28, 20:00etan eta Antzoki Zaharrean, Jem Cohen-en Museum hours eskainiko da. Otsailaren 25ean, I used to be darker, Matthew Porterfieldena, eta martxoaren 25ean, 20:00etan, Raoul Ruiz-en La noche de enfrente filma pantailaratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button