ESZENA

Antzerkiz beteriko hiria

Bilbon, makina bat proposamen ardaztu dira aste honetan, baina antzerkiak izango du protagonismo nagusia. Horretaz gain, udako liburutegiak, Bidebarrieta Jazz zikloa, edota euskal folklorea ezagutzeko ekimenak ere martxan jarri dira.

Bilboko Kalealdian parte hartzen ari diren talde asko oholtzaratuko dira aste honetan. Hala, gaur berton, uztailak 13, 18:00etan, Matikon, Kolektivo Konikak La punta de mi nariz ikuskizuna egingo du. Geroago, toki berean, Ganso & Ciak Panoli Kabareta aurkeztuko du, 45 minutuko pieza, autoestimu gaindosi baten emaitza, eta barrea eragingo dio ikusten duen orori.

Bihar, uztailak 14, 18:00etan, Errekaldeko plazan, Panpotx Kultur Elkarteak Kattalinen bidaia haurrentzako dantzaldia proposatuko du. Bertan, lau musikarik eta bi aktorek bizitza emango diote itsas mundura eramango gaituen istorio handi bati. Geroago, Rojo Telón taldeak Nudo pieza egingo du.

Bihar, azkenik, uztailak 15, 18:00etan, Txurdinagan, E. Arratek eta A. Intxaustik Urpekariak egingo dute. Eta geroago, 20:30ean, Maite Guevarak ¡Qué buen día! ikuskizuna egingo du. Bizitzarekiko jarrerari buruz gogoeta eginaraziko du, baina, batez ere, barre, imajinatu, partekatu egingo du, egunero egun ona izan baitaiteke.

Beste aldetik, Bidebarrieta Jazz zikloak Bidebarrietako liburutegiko kultura-espazioan izango du habia. Gaur, uztailak 13, 19:00etan, Carla Sevilla arituko da, eta bihar, uztailak 14, Internum Quartet American.

Jakingarri guztiak www.bilbaokultura.eus helbidean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button