ARTEA

“#ResiliART” deialdi artistikoa abian jarri dute

UNESCO Etxeak eta ARTgia Sorgune Aretoak #ResiliART deialdi artistikoa jarri dute abian. Guztira 30 sortzaile hautatuko dituzte euskal artistentzako sortutako #ResiliART deialdiaren baitan. Lanak maiatzaren 18a bitartean aurkeztu ahal izango dira. Deialdi honetan Euskal Herriko artista guztiek parte hartu ahal izango dute, adin mugarik gabe.

Beste erakusketa batzuekin egin duten bezala, ekimenaren helburua artisten sortze-lana sustatzea eta zabaltzea da Covid pandemiaren garai honetan ahalik eta ikusgarritasun handiena emanez. Erakusketa eta hedapena birtuala izango da eta UNESCOk 2020ko apirilaren 15ean kaleratu zuen munduko ResiliART mugimenduaren barruan kokatuko da.

Eta orain zer? “COVID-19 pandemian esperimentatu, bizi eta pairatu ondoren, zer etorkizun imajinatzen dugu? Zer rol izango du hemendik aurrera ingurune digitalak kulturaren sektorean? Kultura-bizitzan sartzeko eta parte hartzeko kultura-eskubideak bermatu ahal izango ditugu? Eta artisten eta sortzaileen interesak babestea? Arriskuan al dago kultura-aniztasuna?”

Erakusketa birtuala maiatzaren 20an inauguratuko da arratsaldeko 20:00etan. Eta www.artgia.com  webguneko azalean egongo da eskuragarri ekainaren 20ra arte.

Deialdiaren nondik norako guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button