BERTSOTAN

“Zortziko txikia” irratia saioaren amaierako jaia gaur

Bilboko Udaleko Euskara Sailak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Bizkaia Irratiak antolatzen duten Zortziko Txikia izeneko bertsolaritzako programaren amaierako jaialdia gaur egingo da, 10:30etik 12:00etara bitartean, Bilborock-en.

Ikasturte honetan Bilboko 18 ikastetxek hartu dute parte Zortziko Txikia programan. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 300 ikaslek doinuak, neurriak, bertso zaharrak eta bertsolaritzaren historia ikasi dute. Eskolak Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eman ditu eskola-orduen barruan. Eta Bizkaia Irratia ikasleek egindako irrati-programen emisioaz eta produkzioaz arduratu da.

Barikuan egingo den jaialdian Arkaitz Estiballes eta Onintza Enbeita bertsolariek eta programan aritu diren ikasle-talde bik ere jardungo dute bertsotan. Musika, berriz, Aitor Rubiok bere gitarrarekin jarriko du. Ondoren, Ana de Castro Euskara Saileko zinegotziak diploma banatuko dizkie ikasturte honetan Zortziko Txikia programan parte hartu duten ikastetxeei.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button