MUSIKA

REM, “Punky Reggae Party” eta El Ultimo de la Fila, “Izar & Star” zikloaren 100. emanaldian

Izar & Star zikloan parte hartu ohi duten talde eta artistek euren talde edo disko kutunen kantuak moldatu ohi dituzte. Ziklo horren baitan hamaika taldek parte hartu dute: Capsula, Mursego, Txuma Murugarren eta Last Fair Deal, besteak beste. Bada, abenduaren 26an programa horrek 100. emanaldia egingo du, Kafe Antzokian. Hauexek parte hartuko dute ekitaldi berezi horretan: Señores, Jupiter Jon eta McEnroe.

Señores bilbotarrek REM talde estatubatuarrenaren doinuak joko dituzte; Getxoko McEnroe banda, berriz, El Ultimo de la Fila talde katalanaren azalean sartuko da; eta, azkenik, Jupiter Jon gipuzkoarrek Punky Reggae Party izenburuko saioa prestatu dute, tartean, Gong, Psychic TV, Lydia Lunch eta Linton Kwesi Johnson artistek doinuak moldatzeko.

100. kontzertu hori etorri baino lehen baina, zikloaren beste hitzordu batzuk ere izango dira: azaroaren 23an, Elena Setien musikari gipuzkoarrak Nico abeslariaren kantuak joko ditu; azaroaren 26an, oraintsu zendutako Tom Petty omenduko dute zenbait talde eta musikarik, Los Brazos taldeko William, Frank, Last Fair Deal eta The Fake band; eta, amaitzeko, azaroaren 30ean, Lou Topet taldeak Wilcoren kantuak egingo ditu euskaraz eta Rukulak M-ak taldearen doinuak moldatuko ditu.

Kontzertu guztiak Bilboko Kafe Antzokian egingo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button