LITERATURA

Rafa Rueda eta Oier Guillaneren “Munduaren neurria” errezitaldia

Gaur, maiatzaren 26an, 19:30ean, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean, Rafa Ruedak eta Oier Guillanek Munduaren neurria errezitaldia eskainiko dute. 

Munduaren neurria iazko udan sortu zen kalean egiteko pieza labur modura, eta geroago, ordubeteko saio bilakatu zen. Bertan, Rafa Ruedak eta Oier Guillanek, “barrenak astindu dizkieten” hainbat testu errezitatu eta kantatuko dituzte, eta mundua hitza duten testu guztiak harilkatzeko pertsonaia bitxi baten istorioa kontatuko dute: Zauri Bolodia, sasiraultzaile intimoa.

Hauek dira errezitatuko dituzten testuen egileak eta itzultzaileak: Gabriel Aresti, Vladimir Maiakovski (Koldo Izagirre itzultzaile), Jose Luis Otamendi, Alejandra Pizarnik (Asier Sarasola itzultzaile), Jule Goikoetxea, Jon Gerediaga, Angelica Liddell (Danele Sarriugarte itzultzaile), Brane Mozetic (Rikardo Arregi Diaz de Heredia itzultzaile).

Saio honen ostean beste bat etorriko da: ekainaren 4an, 20:00etan Zarauzko Euskalduna tabernan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button