IKUS-ENTZUN

Spot Sozialen Nazioarteko 5. Lehiaketa

Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak aurten ere antolatu du ZureVision-SocialVision Nazioarteko Lehiaketa.

Lehiaketa honen xedea da elikadura-subiranotasunaren kontzeptua herritarren artean ezagutaraztea. Horretarako, bada, gaur egungo nekazaritza- eta elikadura- sistemaren funtzionamendua eta sistema horrek elikagaiak ekoizten eta kontsumitzen dituzten lagunengan dituen ondorioak salatu eta, aldi berean, emakumeek, munduko hainbat txokotan eta gure inguruan ere, jasan behar dituzten berariazko ondorioak agerian utzi nahi dira.
Izan ere, elikadura-subiranotasuna aipatutako eredu horri aurre egiteko alternatiba da, eta, hortaz, ikuspegi horren barruan garatzen ari diren esperientzien berri ere eman nahi dute.

Aurkeztutako lanek gehienez 2 minutu iraungo dute. Lanak DVD euskarrian aurkeztuko dira, ahalik eta proiekzio-kalitate onenean. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal ditu euskaraz zein gaztelaniaz.

Parte hartu nahi dutenek inskripzio-orria bete behar dute, eta spotaren kopiarekin batera (DVD euskarrian) bidali helbide honetara: Zurevision-SocialVision Nazioarteko Lehiaketa, Mugarik Gabe, Vicente Garamendi etxaldea, 5 behea, 48006 Bilbo. DVDan, halaber, obraren izenburua eta arduradunaren izena idatzi beharko dira.

Lanak jasotzeko azken eguna maiatzaren 2ra arte luzatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button