ARTEA

Proiektu artistiko berriak Montehermoson

Montehermoso Kulturuneak lau lan hautatu ditu 2018ko proiektu artistikoetarako deialdian aurkeztu diren 72 lanen artetik. Hiru lan plastiko eta ikus-entzunezko bat izan dira sarituak (gutxienez 4.000 € jasotzen dute laguntza ekonomiko gisa, eta gehienez, 6.000 €.), eta 2018ko irailetik 2019ko ekainera bitartean erakutsiko dira.

Programaren xedea da “tokiko artisten proiektuak landu, erakutsi eta zabaltzea, horien bitartez jardun artistiko garaikidearen alorrean lantzen ari diren lengoaia eta diskurtso berriak ezagutarazi eta horietaz hausnartzeko”.

Juan Zapater, zinema kritikaria eta BilbaoArte fundazioaren zuzendaria, Enrique Martinez, kontserbatzailea eta ARTIUMen bilduma iraunkorraren arduraduna, eta Araceli de la Horra, Kultur Zentroetako buruak osatu dute epaimahaia, eta honako proiektuak aukeratu dituzte: Iñaki Gracenea Zapirainen Modelo y Práctica; Jon Gorospe Mauleon artistaren Metrópolis; Ainhoa Akutain artistaren Lúcu Lúcu; eta Irati Inoriza artistaren Blue: contact line:Red proiektua.

Proiektuak hautatu ondoren, Montehermosoko taldeak eta artistak elkarrekin lan egiteari ekingo diote, lanak jendaurrean aurkeztu arte.

Artisten eta proiektuen gaineko informazio zehatza, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button