ARTEA

“Prebentziozko begiradak” erakusketa, Zarauzko Photomuseum aretoan

Zarauzko Photomuseumek Prebentziozko Begiradak izeneko erakusketa berria abiatuko du gaur. Laneko arriskuen prebentzioari begiratzen dion argazki sorta bat da, ikuspegi askotariko eta iradokitzaile batekin. Erakusketa apirilaren 14ra bitartean izango da ikusgai

Hamabi lehiaketa egin ondoren, prebentzioaren kultura sustatzeko, laneko istripuen kontrako kontzientzia pizteko eta denon arten lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak lortzeko helburuarekin, Mutualiak, Prebentziozko begiradak izeneko erakusketa hau jarri du martxan.

“Istripuen prebentzioren unibertsaltasuna irudikatzen duen titare eta orratz banaz osatutako argazki sinple batetik hasita goitik behera babestuta, altuera zorabiagarrian edo galdategi bateko salda-jaurtiketen ondoan lan egiten duten pertsonen irudi harrigarrietara, irudien imajinarioa arreta erakartzeko tresna boteretsua da. Baina arretaren ondoren gogoeta dator. Gogoeta egiten laguntzeko, argazki bakoitzaren ondoan testuak, datuak eta erantzun beharreko galderak agertzen dira. Segurtasuna eta osasuna gure laneko eguneroko ohituretan kontuan hartu beharreko gai oso garrantzitsuak dira. Baina egiazki, erakusketari begirada azkar bat emateko behar dugun tartean, Europar Batasunean 10 lagun hiltzen dira laneko arrazoiengatik. Garbi dago argazki edo testu bakoitzak bere horretan ez duela laneko istripu edo gaixotasunik saihestuko, baina prebentzioaren garrantziaz gogoeta egiten eta kontzientziatzen lagunduko digu, eta horrela, erakusketa honen helburua lortuko dugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button