IKUS-ENTZUN

Bergarako zineklubaren abenduko filmak

 

Bergarako zineklubak hiru film aurkeztuko ditu abenduan, Zabalotegi aretoan: 3an, Fading Gigolo (John Turturro, 2013, AEB); 10ean, Adore (Anne Fontaine, 2013, Australia); eta, azkenik, Dom Hemingway (Richard Shepard, 2013, Erresuma Batua).

Fading Gigolo lanean bi lagun zahar, Allen eta Turturro, finantza-egoera desesperagarrian daude. Prostituzio maskulinoaren negozio batekin hastea deliberatzen dute, baina komunitate judutar batean bizi dira, eta kontua ez zaie espero bezala aterako.

Anne Fontaineren obran maitasuna, luxuria eta adiskidantza biltzen dira. Bi emakume lagun, eta euren semeen arteko istorioa.

Dom Hemingway (Jude Law) lapur abil eta berezia da. Hamabi urte eman ditu presondegian eta orain Londoneko kaleetan dabil zor dioten dirua kobratzeko prest. Bitartean alabarekin harremana berreskuratzen saiatuko da.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button