ARTEA

“Potoko” pintore nafarraren “Sormen-estrategiak”

Joaquín Ciganda Archanco, Potoko (Iruñea, 1950) pintoreak Sormen-estrategiak izenburuko erakusketa paratu du Iruñeko Conde de Rodezno galerian, martxoaren 30era bitarte.

Erakusketan 25 obra neofiguratibo bildu ditu Potokok. Lanotan, eskarmentu handiko pintore nafarra forma eta koloreekin jolastu da.

Potokok askotariko estilo eta mugimendu piktorikoetatik edan du bere ibilbide luzean. Hala, erakusketa hau bere heldutasunaren isla da. Aurreiritzi eta aurretik ezarritako araurik gabe aritu da, betiere, natura gai nagusi duela.

Informazio gehiago: galeriadearteconderodezno.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button