BESTELAKOAK

Gernikan, “Kurdistango gatazka. Begirada bat”

Kurdistango gatazka. Begirada bat  titulupean, aste osoan zehar, hitzaldi eta emanaldien zikloa burutzen ari dira Gernikan. Gaur, Diyarbakirreko haurrak filma ikusteko aukera egongo da, Elai-Alai aretoan, 19:00etan.

Asteartean hasi zen ekimena, eta gaur amaituko da horren barruko programazioa. Lehen egunean, Situación actual de Kurdistán en el contexto de la guerra de Siria izeneko hitzaldia antolatu zen.
Atzo, maiatzak 12, Newroz Euskal Kurdu elkarteak antolatuta, La mujer en el movimiento de liberación del Kurdistán izeneko hitzaldia egin zuten Julia Iglesias eta Maryam Fathi adituek.

Gaur berton, maiatzak 13, zinema izango da protagonista, eta Miraz Bezar zuzendariaren Diyarbakirreko haurrak (2009) pantailaratuko da euskaraz eta gaztelaniaz azpitituluekin. Film honek 2009ko Donostiako Zinemaldiko Gazteriaren Saria eskuratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button