IKUS-ENTZUN

XXI. mendeko zinemaz

Hirurogeita hamar ikasle bildu dituzte BizBAK ikastaroek, ikus-entzunezkoari dagokionean bederen, El cine del siglo XXI. Herencias e influencias zinema ikastaro teoriko eta praktikoaren barruan. Gaur, ikastaroaren nondik norakoak eman dituzte prentsaurrekoan bertan parte hartzen duten hainbat irakaslek, tartean Enrique Urbizu eta Borja Cobeaga daudelarik.

Ostiralean hasitako tailer teoriko eta praktiko hau nola izaten ari den azaltzeko agertu dira maisuak hedabideen aurrean. Prentsaurrekoa eskaini dutenak honakoak izan dira: Enrique Urbizu, zinegilea, 2012ko Goya sarietan sei kategorian irabazlea No habrá paz para los malvados filmarekin; Borja Cobeaga, zinegilea, No controles eta Pagafantas komedien zuzendaria; Borja Crespo, bideo-clipen egilea, Getxoko Komiki Azokan zuzendaria; Kepa Sojo, zine-zuzendaria, kritikaria eta UPV/EHUn irakaslea; Juan Flahn, gidoilaria, zuzendaria eta idazlea; Rocío De las Muñecas, ikertzailea, eta Patxi Urkijo, ikastaroaren koordinatzailea eta UPV/EHUn irakaslea.

Guztiok bat etorri dira esatean “esperientzia ederra dela bai ikasleentzat zein irakasleentzat, horrela, gaur egun egiten ari dena ikus daiteke guztion artean”. Hala, Kepa Sojok esan du “ bosgarren urtea da niretzat eta pozik nago ikustean hasierako ikastaroetan ibilitako batzuk hainbat jaialditan parte hartzen ari direla euren lanekin. Kontua aurrea doan seinale”.

“Topagune ederra da guztiontzat, eta eztabaida-gune ere bai, ikus-entzunezkoaren gaurkotasuna eta jaso den herentzia zertan den aztertzen ari gara”, esan du Enrique Urbizuk.

Hirurogeita hamar ikasle bildu dituen ikastaro honek ostiralean itxiko ditu bere ateak, eta egile garaikideen eta klasikoen lanak aztertu ostean, tailer praktikoetatik ateratako ikasbideekin, ikasleek fikziozko film laburra idatzi, filmatu eta muntatuko dute azken egunean pantailaratzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button