IKUS-ENTZUN

Let’s talk in Basque!

 

Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, euskal zinea protagonista izan zen atzo Vancouverreko Latin American Film Festival jaialdian. Saioa The Cinematheque aretoan egin zen eta bertan Kimuak programako zazpi laburmetrai eta Urteberri on, amona! filma pantailaratu ziren. Film honen zuzendaria den Telmo Esnal Vancouverren izan da zinemaldiko epaimahaikide gisan.

Urteberri on, amona! komedia beltzarekin batera eta Kimuak saileko Lander Camareroren A political story, Aritz Morenoren Cólera, Izibene Oñederraren Hotzanak, for your own safety; Borja Cobeagaren Democracia; Raul de la Fuenteren Minerita, Aitor Iturrizak eta Bernat Gualek zuzendu duten Una hora, un paso, eta Asier Altunaren Cutting grass lanak ikusteko abagunea egon zen atzoko saioan.

Beste aldetik, Esnal zarauztarra bere hurrengo lana izango dena prestatzen ari da: Dantza. Jose Antonio Urbeltz antropologo eta dantzaria, Koldobika Jauregi artista eta Argia Dantza Taldearekin ari da dena zehazten.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button