LITERATURA

“Poesialdia” poemez beteriko astea, Donostian

Poesialdia Donostia Kulturak sortutako literatura eta poesiaren inguruko programa da Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hala, martxoaren 19tik 26ra hiri horretako Aiete, Ernest Lluch eta Intxaurrondo kultur etxe, Liburutegi Nagusi, Victoria Eugenia Club eta Kaxilda liburu-dendan egiten ari dira hainbat ekimen.

Asteon, hainbat hitzordu interesgarri egin dira: Poesía y trascendencia, Miguel d’Ors eta Jose Mateos egileen eskutik; MusiPoema, Juan Ramon Makuso eta Jon Makuso bikotearekin; Ciencia y poesía contemporánea, Carlos Lopez Beltran eta Gustavo A. Schwartz adituen partaidetzarekin; edo, Xabier Olasoren Tximeletrak airera saioa.

Gaur, martxoaren 23an, Pablo García Casado, Irati Iturritza, Elena Medel eta Raúl Vacas poetek Presente y futuro de la poesía izeneko saioa burutuko dute. Bihar, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriak Xomorropoemak eta Piztipoemak izeneko errezitaldia egingo  dute.
Azkenik, 26an, Harkaitz Cano eta Mursegoren eskutik: Porto.

Xehetasun guztiak: Donostia Kultura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu