ARTEA

Pinturaren praktikari buruzko hausnarketa

Atzo goizean Néstor Sanmiguel Diest artistaren erakusketaren aurkezpena izan zen Montehermoso Kulturunean. Bertan Autoedición [Samizdat] izeneko proposamen artistikoa ikusteko parada egongo da otsailaren 10etik ekainaren 10era.

Autoedición [Samizdat] lanak pinturaren praktikari buruzko hausnarketa planteatzen du, hizkuntza gisa. Erakusketak 1992 eta 2012 artean egindako lan multzoa biltzen du; seiehun pieza piktoriko baino gehiago, serietan banatuta: El descenso del buscador de perlas (2006-2007), Libro para Manuel y el segundo nombre de las cosas (2009-2010), Las fuerzas sutiles (2007) edo Historias secretas (1999-2005).

Montehermoso Kulturunetik jaso dugun oharrean irakur daitekeenez, “obra bakoitza geruzetatik abiatuta dago, gardentasunaren, opakutasunaren eta mugaren kontzeptuekin jolasten duten lausodurak.
Zatiek eta estiloko istripuek oztopatzen dute begirada, min antzeko zerbait igarri ahal da eta erreprodukzioa eragozten du.

Egunak pilatu eta errepikatu egiten dira, nahastuz, antzeko sentsazioa gogoratzen da modu ordenatuan pilatzen diren koadro multzoei aurre egitean. Horrexegatik, badirudi obra bakoitzak logika ezezagunak jarraitzen dituela.

Egilea, Nestor Sanmiguel Diest (Zaragoza, 1949), Aranda de Dueron bizi eta egiten du lan. Laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik pinturan –lengoaia gisa– oinarritu du bere praktika.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button