MUSIKA

Cobra taldeak “Riffyard” aurkeztuko du Oreretan

Cobra metal bandak Riffyard izenburuko disko berria aurkeztuko du Oreretako Niessen aretoan, ostiralean, 21:30etik aurrera. Haiekin batera, The Inductions eta Rolling Dice rock talde donostiarrak arituko dira. Kontzertua Oarsomusikak ondu du.

Iragan otsailaren 29an plazaratu zuen Cobrak Riffyard; Oreretako kontzertua, hain zuzen, diskoaren zuzeneko aurkezpena izango da.

Taldearen arabera, “Orain dela hilabete batzuk ideia, riff edota intentsitate desberdinekin lanean hasi ginen. Beti hunkitzeko gaitasuna duten abestien atzetik. Norabide jakinik gabeko prozesu horretan murgildu ohi gara, asko gozatzen dugun bidaia horretan. Ahalegin eta ilusio askoren ondoren, hirugarren diskoa bukatutzat eman dezakegu.”

Diskoa hainbat estudiotan jaso dute: Estudios Uno (Madrid), Ultramarinos Costa Brava (San Feliu de Guixols), REC Grabaketa Estudioa (Donostia) eta Koba Estudios-en (Bilbo) grabatu dute, nahasketaz, baina, teknikari bakarra arduratu da: Santi Garcia (No More Lies, Standstill, Toundra, Moksha…).
Lan berriaren tarteko, taldeak haien proposamena, “Thriller rock”, “sendotu eta egonkortu” du.

The Inductions taldeak, berriz, Eskandinaviako hard-rock estilotik edaten du, eta Oreretan, hirugarren diskoa aurkeztuko dute, Drops on Fire. Azkenik, Rolling Dice banda rock’n’roll zalea da. Hainbat talderekin jo dute, tartean, Crunch, Lujuria edo Baron Rojo, eta EP homonimo bat ere grabatu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button