ESZENA

“Pichichi”, “Ocaña”, “Carmela” eta “Primital Brothers”, Pabiloi 6ren eskutik

Egitarau oparoa hasi du irailean Pabiloi 6 aretoak, gustu eta estilo askotarikoak, publiko zabalarentzat pentsatuta.

Hala, uda osoan zehar Rafael Moreno Aranzadi Pichichi-ren istorioa kontatzen duen Yo soy Pichichi kabaret tragikomikoak edukitako arrakasta ikusita, beste hilabete oso batez emanaldiak luzatzea erabaki eta programatu dute. Beraz, ikusi gabe geratu denak badu azken aukera oraindik irailaren 12, 13, 14an, iluntzeko 20:00etan. Eta azken emanaldia, irailaren 15ean, 19:00etan.

Bestalde, Ocaña obra estreinatu da Euskalduna Jauregian eta  bertan izango da datorren igandera bitarte, hilaren 8ra arte, hain zuzen. Ikuskizunik Onena Nazio Saria eskuratu duen  obra da. Kontakizuna 70. hamarkadako Bartzelonan testuinguratzen da, Francoren diktaduraren azken urteetan: “Jose Perez Ocaña margolari sevillarrak borroka bati ekingo dio eta bere margolanak ezagutaraztearekin batera, mundua bera aldatu nahi du. Politikan eta homosexualen eskubideen aldeko borrokan egindakoak bezain entzunak izan ziren, behin Bartzelonara joandakoan, Rambletan bizitako hainbat pasarte. Gizarteak ez zuen sekulan ulertu ez haren lanik ez haren izaerarik, eta larrutik ordaindu zituen gizartearen mespretxua eta maitasun ezaren samina. Berpiztu egin da orain Ocaña”. Ahanzturaren itzaletik atera, eta guztiok kontutan izan beharko genukeen historia taularatzera dator Ocaña”.

Bi emanaldi hauez gain baduzue Primital Brothers , azkenaldian ikusi den a capela aritzen den laukotearen ikuskizunik barregarriena. Emanaldia asteburu honetan, hilak 6, eta 7, Pabiloi 6n, 20:00etan, biak ala biak.

Eta hilabeteko egitaraua borobiltzeko  ¡Ay, Carmela!  ikuskizuna. Ramon Barearen zuzendaritzapean, Olatz Ganboa  eta Diego Perez arituko dira oholtzan. Jose Sanchis Sinisterraren testuetan oinarritutako obra,  gerraren basakeriari aurre egiteko eraiki duen manifestu bat da, bi komiko txiro eta nekatuen istorioa: “Gerra Zibilean zonalde frankistan harrapatuta ikusiko dute euren burua eta ondorioz, derrigortuta, variete ikuskizun bat eskaini beharko diete tropa nazionalei eta Brigada Internazionaletako miliziarrei”.  Emanaldiak irailaren 19, 20, 21, 26, 27, eta 28an, 20:00etan. Eta 22 eta 29an, 19:00etan.

Programazioaren xehetasun guztiak Pabilloi 6 webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu