BERTSOTAN

Asteburua bertsotan Bardoekin

Otsailaren 7an, lau saio jokatuko dira: Lesakako Linddurrenborda sagardotegian, 19:30ean, bertso-saioa izango da. Zortziko haundiena (Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Maddalen Lopez) eta Xirristi Drimtim (Martin Azpiroz, Xabier Zarraluki, Mikel Xabier Juaniz, Migel Anjel Ortiz de Guzman)
Zubietako estalpean, 20:00etan, bertso-merendua Etxeko kontuk (Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu, Amaia Elizagoien) eta Mirristi Drimtim (Xabier Terreros, Unai Uberetagoena, Asier Saragueta) taldeekin.

Erratzuko Zubipunta ostatuan, 21:00etan, bertso-merendua ere bai, Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera (Kotte Plaza, Jon Barberena, Oier Amiano, Xabier Maia) eta Barardoak (Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Sarai Robles, Manex Mailharin) zoroekin.

Arbizuko Argibide elkartean, 22:00etan, bertso-saioa izango da, Bizkorratxiko (Joxema Leitza, Joseba Beltza, Saats Karasatorre, Aitor Zubiria) eta Harrapazank (Migel Mari Elosegi “Luze”, Iñigo Ibarra, Joanes Illarregi) taldeekin

Otsailaren 8an, larunbatean ere egongo da zer ikusi. Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 19:00etan, bertso-merendua egingo da Bertze maldikoak (Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika, Oscar Sanz de Acedo) eta Paelletan Mocedades (Arkaitz Goikoetxea, Julio Soto, Joana Ziganda, Luis Mari Larreta) taldeekin.

Ordu beran, Txantreako Auzotegi Kultur Etxean,  bertso-merendua, 12 obario eta 11 pedrada (Erika Lagoma, Haizea Beruete, Saioa Alkaiza, Irati Majuelo)  eta Mailopetarrak (Oskar Estanga, Aritz Saragueta, Aitor Irastortza) taldeekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button