IKUS-ENTZUN

XXI. mendeko zinema italiarrari buruzko zikloa, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak XXI. mendeko zinema italiarra izenburuko programaren bigarren zatia ondu du; lau emanaldi biltzen ditu.

Programa irailaren 4an hasi zen, Marco Tullio Giordana zuzendariaren Romanzo di una strage filmaren emanaldiarekin. Gaur, berriz, Gianluca De Serio zinegilearen Sette opere di misericordia proiektatuko da, 20:00etatik aurrera.

Thriller generoko Sette opere di misericordia pelikulak honakoa kontatzen dut: “ Luminita bizirik irauteko edozer gauza egiteko prest dagoen nerabe klandestinoa da, eta haren bizitza heriotzatik gertu dagoen agurearen bizitzarekin topatuko da. Bi bizitza marjinal horien artean, bestearen gainetik jartzeko borroka gupidagabe eta hutsal bihurtzen denean, gizatasun-aukera txiki bat agertuko da, haien patua aldatuko duen giza harreman miresgarria izateko aukera”.

Filmean, hiri-paisaia, zinemaskope bidezko argazkia eta neguko argiak uztartzen dira. Filmak hainbat sario jaso ditu.

 Azkenik, zikloaren baitan aurkeztuko diren beste bi lanak hauexek dira: irailaren 18an, Scialla! (Stai sereno) eta irailaren 25ean, 20 sigarette.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button