IKUS-ENTZUN

“Olatu Garbiak”, surfa eta ingurumena Surfilm jaialdian

Donostiako Surfilm Festibal zine jaialdiaren 11. edizioak surfa eta ingurumena lotzen dituen Olatu Garbiak filmen zikloa ondu du ekainaren 5ean eta 6an Aquariumean, Patagonia erakundearekin lankidetzan.

Hala, gaur, ekainak 5, area eta erosioa ardatz duten film sorta proiektatuko da 19:00etan: NY After Sandy, NY Smash FEstival jaialdiko Tyler Breuerek aurkeztuta, sei film labur biltzen ditu, eta New Yorken oraintsu izandako Sandy urakanaren osteko surf kultura islatzen du. Gero, 20:30ean, Denis Delestrac frantziarrak zuzendutako Sand Wars izango da ikusgai. Jarraian, SOS Littoral erakundeko Aymeric Baylek Anglet herriko arearen dragatzea eta eraikitzeko helburuarekin saltzen den hondar hori izango du berbagai.

Bihar, ekainak 6, itsasoari lotutako enpresak izango dituzte hizpide. Fuck Up Nights eta Groundswell filmak proiektatuko dira 19:30etik aurrera, besteak beste.

Egitarau osoa: http://www.surfilmfestibal.com/2013/donostia-san-sebastian/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button