ARTEA

Patxi Ezquietaren marrazkiak ikusgai daude Bilbon

Patxi Ezquieta (Iruñea, 1966) Une saison en atelier izeneko erakusketa jarri du Bilboko Espacio Marzana galerian. Bertan, teknika eta formatu ezberdinetako marrazkiak eskegi ditu. Erakusketa zabalik dago ekainaren 21era bitarte.

Marrazki horiek erakusketa honetarako propio egin ditu azken urtean. Izan ere, ez dira zirriborroak, ez proiektuen saiakerak, ez obra txikiak. Marrazkiak baino ez dira, azken boladan artistak bere tailerrean egin dituen marrazkiak.

Ezquietak lau ildo narratibo ezberdinetan banatu ditu marrazkiak. Halere, laurak gai bera jorratzen dute modu obsesiboan: ni-aren hutsuneak.

Hala, serietako batean, arrainik harrapatzen ez duen arrantzale baten zazpi eguneko astea islatzen da sei marrazkitan; beste batean, berriz, ebakuntza-gelako ballet bat agertzen da, non pintoreak eta erizainak pintzelarekin eta xiringarekin dantzatzen dute, hurrenez hurren.

Patxi Ezquieta lizentziaduna da Arte Ederretan, eta 1984an estreinako erakusketa abiatu zuen. Harrezkeroztik hainbat erakusketa egin ditu, eta sariak batzuk ere eskuratu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button