IKUS-ENTZUN

“Nightcleaners” film feminista pantailaratuko dute Tabakaleran

Donostiako Tabakalerak Nightcleaners (Berwick Street Collective, 1975, Erresuma Batua) filma aurkeztuko du larunbatean, 19:00etatik aurrera. Zine kolektibo feministaren erreferentzia nagusienetakoa da, eta lan-gatazka baten inguruan ardazten da: “Londreseko bulego garbitzaile talde batek sindikatzeko egindako ahaleginak deskribatzen ditu”.

Tabakaleraren arabera, “Zenbait estrategia zinematografikoren bidez, Berwick Street Collectiveko kideek galdekatzen dituzte langileen, ugazaben eta sindikatuen arteko tentsioak. Baina, batez ere, gure begirada behartzen dute: harik eta emakumeen lanaren esplotazioa eta prekarizatzea ikusgai egin arte”.

Emanaldia da Elena Oroz irakasleak aurkeztuko du. Proiekzioa Europa geldialdi burutua zikloaren baitan pantailaratuko da, zikloa SS2016EU eta Tabakalerak antolatutako ikerketa egonaldiaren baitan ondu da. Programak Europan 60ko eta 70eko hamarkadetan garatutako zine militantea jorratzen du.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button