IKUS-ENTZUN

Patrice Chéreau artista omenduko dute Bilbaoarten

Bilboko Institut Français erakundeak eta Bilbaoarte arte-zentroak Patrice Chéreau dramaturgo eta zinegilea omenduko dute, artista frantsesak filmatutako lau pelikulez osatutako zikloaren bidez.

Lau film horiek, Bilbaoarten pantailaratuko dira, hilaren 20tik 23ra bitarte. Lau film horiek askotarikoak izango dira: Chéreauren ibilbidearen inguruko dokumentala, opera bat, antzerki pieza bat eta film luze bat.

Hala, hilaren 20an, Une autre solitude (1996) dokumentala aurkeztuko dute, filmean Chéreauk zuzendutako entseguak biltzen dira.

Halaber, 21ean, Phèdre (2003) antzezlana pantailaratuko da;  22an, Cosi Fan Tutte (2006) opera-lana; eta, amaitzeko, 23an, Persécution (2009) film luzea.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button