LITERATURA

Parisen bizi gara, besterik ezinean

Susa literatura argitaletxeak Koldo Izagirreren Parisen bizi naiz poema liburua argitaratu du, eta gaur, lan hau aurkezteko eguna da.

Koldo Izagirreren zortzigarren poema liburua da Parisen bizi naiz hau eta  izenburuak salatzen duenez, hiria eta poeta dira liburuko ardatz nagusiak. Territorio asko dituen lekua da hiria, eta liburuan hiria eta biztanleak, hiria eta kultura, hiria eta memoria, hiria eta hirigintza, hiria eta diskordia, hiria eta hizkuntza, eta abar, uztartzen dira, hibridatzen dira.

Lan berriari buruzko zertzelada batzuk emateko orduan hauxe komentatu digute Susako kideek: “Nor ez da bizi Parisen? Montmartre eta Quartier Latin, matxinadak eta errege dekapitatuak, kantariak eta pintoreak, hango argia eta zubipeko biztanleak… Frantzia baino zerbait gehiago da paris, estatua bera gailentzen duen urbe ideal eta batzuetan ametsezko bat.
Parisen bizi dela dioen berberak, Berlinen bizi dela esango du geroxeago ere bai.  Liburuak egitura argi bat dauka: lehendabiziko poema, Parisen bizi naiz; azken poema, Berlinen bizi naiz; eta liburuaren erdian, zubi handi bat bezalakoxea, Hautakritika baterako zirriborroa, irudi paradoxikoz betea”.

Parisen bizi naiz honetan elkartzen dira: hiriburuen porrota, krisi politikoa eta poetaren heldutasuna.

Koldo Izagirreren liburu berriko poema bat ingelesera itzuli du Antonio Casado da Rocha poetak (Elizabeth Macklin eta Angel Erroren laguntzarekin). Hementxe dago Parke Batean poema, At one park itzulpenez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button