LITERATURA

Pamiela argitaletxearen lan berriak

Luigi Anselmiren Ahantzerriko Kop(l)ak eta J. E. Urrutia Capeauren Historias de Jururú dira Pamiela argitaletxeak gaur goizean aurkeztu dituen lan berriak.

Ahantzerriko kop(l)ak lanari buruz, egileak berak honako hitzak idazti ditu: “Ez dakit zergatik nekatzen garen liburuendako izen berriak asmatzen… Beti ari gara liburu bera idazten (Walt Whitman eta Luis Cernuda dira orain burura datozkidan kasurik nabarmenenak, baina zenbat halako!), beti bizitza bera bizitzen… Bidaia batean bezala, eguzki bera dugu lagun eta bidaide; ilargi eta izar berberak. Ber haizeak dabiltza ordokietan gaindi, euri xehe edota erauntsi berberak goian-behean. Ibai eta erreka guztiak bat dira, eta dendenek itsaso berean isurtzen dute ura. Izakiak oro sortze edo jaiotzarekin hasten dira, eta orobat ­hiltzen, goiz edo berant, hiltzearekin. Ezdeusetik gatoz eta Ahantzerrirantz abiatzen garate, baitezpada, geriza bila. Lagun onen gisara, aterperik sekula ukatuko ez digun Ahantzerrirantz…”

Beste aldetik, Jururú da espainolek Kuban lehenbizi jo zuten badia. Ordukoan, indioek inguruari eman zioten izenari eutsi zioten inbasoreek. Narrazio bilduman, gaur egungo Jururúko bizilagunekin bat egin du egileak, bertako arrantzaleekin harrigarriro mimetizatu da Jose Enrike Urrutia Capeau eta bere begiez ikusia, bere belarriez entzuna, izkiriatu du irakurlea espazioan eta denboran urruneko gertatzen zaigun mundura –zinez egiazkoa, hala ere–, eramateraino. Euskarazko lan hura, gaztelaniaz plazaratu du orain egileak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button