IKUS-ENTZUN

Zineleku 2017

Euskal Herrian KalakaLab-ek garatutako Zineleku egitasmoaren bigarren edizioa uztailaren 23tik abuztuaren 3ra bitartean egingo da Gasteizen. 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Ikus-entzunezkoen sortzaile berriei, “diziplina arteko prestakuntza, ikuspuntu komunitariotik emateko xedez” antolatu beste behin Zineleku. Oihaneder Euskararen Etxearen lankidetza ere izango du, eta bertan, Oihanederren, gauzatuko dira zinema udalekuetako ekintzetako asko.

Proiektuko parte-hartzaileak Gasteizko Santa Maria Katedrala aterpetxean elkarrekin biziko dira hamabi egunez, uztailaren 23tik abuztuaren 3ra, eta  zinema lantegi eta zinemagintzako eta beste arte batzuetako profesionalen eskola magistraletan parte hartuko dute; gainera, proiekzio, performance eta kontzertutan parte hartzeko aukera izango dute.

Programaren edukiak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button