IKUS-ENTZUN

“Edipo Rey” pelikula proiektatuko dute GLBT zikloaren baitan

Gay, Lesbiana, Bisexual eta Trans (GLBT) zinemaren izenburu nagusiak jasotzen dituen zikloak, Edipo Rey (Pier Paolo Pasolini, 1967) filma ikusi ahalko da gaur 20:00etan Bilboko Hegoak elkartearen lokalean. Zikloa iragan ostiralean hasi zen Carl Theodore Dreyer zuzendari klasikoak 1924an estreinaturiko Michael pelikularen emanaldiarekin.

Gaur ikusi ahalko den Pasoliniren Edipo Rey filmak 20ko hamarkadan Lonbardian familia burges baten baitan jaiotako haur baten istorioa kontatzen du. Bere aita, goi-mailako militarra, jeloskor jarriko da umeak bere emaztearengan jasotzen duen amodioa dela-eta. Sofoklesen tragedian oinarrituriko film hau, zuzendari italiarrak eginiko autobiografikoena omena da.

Datorrea asteko ostiralean, berriz, Eloy de la Iglesiak filmaturiko Lo Plazeres Ocultos (1977) proiektatuko dute. Hala, abenduaren 16ra bitarte, ostiralero, GLBT zinemaren klasikoak ikusteko parada izango da Hegoak elkartearen eskutik.

Zikloaren egitarau osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button