ARTEA

Pachuca Sotomayor artistaren “Prozesuak”

Bilbon kokatutako Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzan paratu du Pachuca Sotomayor pintoreak bere erakusketa berria, Prozesuak. Erakusketa zabalik egongo da irailaren 28ra arte.

Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren arabera, Sotomayorren lanean dantza moduko bat gertatzen da. Dantza horretan, musikak kromatikoa izan nahi du eta pinturak, berriz, soinuduna izan nahi du. “Hondoan Mozart-en pianoaren sonatak entzuten dira, baina baita Schumann eta Brahms-en pieza erromantikoak ere”.

Kolorea, terrakota, forma geometrikoak ea kontrasteak nahasten dira Sotomayorren koadroetan. “Kontraste disonanteak, zeru-urdinen eta bermiloien artekoak, marra estuekin, sigi-saga egiten dutenak”.

Bolumen, mugimendu, lur, oihal, hondar, zur… askotariko elementuak biltzen dira Sotomayorren artelanetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button