ARTEA

“Karlos VII. jaunaren ikonografia”, Zarautzen

Zarautzeko Sanz Enea Kulturetxean, ekainak 5era bitartean, Karlos VII. jaunaren ikonografia izeneko erakusketa karri dute ikusgai.

Victor Sierra-Sesumaga Ariznabarretak argazki guztien biltzailea izan da eta berak kontatzen du modu interesgarrian nola hasi zen istorio hau: “Duela 46 urte, Areatzan, nire herriko  erdigunetik aldendutako baserri bateko sukaldean, etxeko suarengatik belztutako koadro bat ikusi  nuen,  jarrera harroa zuen gizon baten irudia zen, kapote militarra zeraman, kolore gorria antzematen zitzaion txapela ezkerreko alderantz etzanda, bizarra bularreraino heltzen zitzaion eta sablea bere ezker eskuan ezarria zuen. Bere oinetan daniar handi bat. Etxeko jabeari galdetu nion ea nor zen kuadroko pertsonaia hori, eta, Juan Orue Gorospek gerra zibilean bolondres erreketea izan zenak zera erantzun zidan: -Erregea da.
Baziren hirurogei urte hil zela, baina Arratia haraneko baserritar harentzat  bere Erregea izaten jarraitzen zuen. Horrela Karlos Jaunaren hitzak betetzen ziren: “Espainiara itzuliko naiz, hilik egon arren”.
Urte guzti hauetan zehar, Karlos Jauna oso leku desberdinetan bilatu dut, oinetxe zaharretan, non aitoren seme-alaba legitimista haien oinordekoek beraien saloietan ohorezko lekuan mantentzen dutelarik topatu dudan… horrela ikusi dut Murgiatarren palazioan, Valde-Espina y Montevillatarren enborreko etxean, edota Gipuzkoako Astigarragako herrian, Arbelaitzen, Olazabaltarren egoitzan, Durangoko Etxezurian, Algortan, Orduñan, Baleztenatarren etxean Leitzan, Nafarrurin, non Benito Tamayok katedraletako kaperetako irudi sakratu bat balitz bezala beneratzen baitzuen…
Karlos Jaunaren irudiak halako indarra eta erakargarritasuna izan du, horrek bultzatuta Jose Ignacio Ortega nire lagunak, bere arima, gogoa eta sosak jarri dituela, nik ezagutzen dudan Karlos jaunaren erretratu bilduma fotografikorik hoberena biltzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button